Kaixo
Hemen nire karbonozko bota berriak, aurreko urtean egindako lana hobetzea saiatu naiz:
Aurreko botak, akats asko zituen, eta oraingoan hauek zuzentzen saiatu naiz (suela, bota estuak, lengueta etb):
Hementxe aldaketa nagusiak:
- Kanna: Dena pieza baten egina dago, F1 aren hantzera (aurreko zati flexiblearekin). Normalean aurreko modeloak zuen arazoa zuzendu beharko zuen; aurreko pieza, indarra egitean, beheruntz joaten da (itxura, xp500-ak ere arazo berdina du lagun batzuk esan didatenaren arabera). Gainera, karbono kapen tartean, burnizko arandela bat jarri dut, zuloa ez dadin haunditu denborarekin.
- Suela: Zapatero bati eraman nion, eta ederto geratu da. Tartean, kautxo gabeko zati bat geratu da, espero dut ez duela asko sufrituko.
- Lengueta: Dena karbonozkoa, kevlar gabe. Kasu honetan ere, karbonozko kapen tartean arandela bat sartu dut ez dadin hautsi:
Ikusi daiteke, bi piezen artean, mugimendu asko eduki dezakegu… goruntz joateko ezin hobea:
Pixu aldetik, 600gr (xp444 ekin komparatuta, larregi). Pentsatzen det, gramu batzuk kendu ditzakedala karbono pixkat kenduta, baina momentuz, lehenengo bota hauek asko erabili behar ditut, ikusteko ongi aguantatzen dutela. Baina 600gr, ez dago hain gaizki, ez?
Oraindik beheko engantxe falta zait, baina F1 carbon en metalezko engantxeak iristear daude … Kannan, F1 Carbon en poleak jarri dizkiot baita ere!!
Ez daukat, fabrikazioan zear egindako argazkirik, baina edozein galdera edo aholku baduze, esan bildurrik gabe!!!
Orain, probatzea bakarrik falta da… Eta horretarako edurra behar da!!!
Hurrego lana: karbonozko eskiak, egurrezko bihotzarekin!!! ea zer lortzen dudan!!!