Egun On denei,
Agur ttipi bat Xiberoko (Zubero-ko) neguko sarrerik.
Hotz handiak izan ditugu azken egunetan
(2009 ko abenduaren erdiko egunak).
Kostaldea zunbait egunentzat utzi dut bere lekuan,
bere mugan, eta bere muga izateko ezinean,
eta ene bespa 125 cc hartu diat (behikulo bakarra),
hamar eguneko gauzak zakoetan bilduz eta lotuz motoaren gain,
ehun ta hogei kilometro hiru horrenetan burutu,
Irisari-ko trinketen kafe bat ta berogailu parean geldi ondoren.
Atzoko hotzean eta hotz hotsean (tele - bistan da !)
Atharratzeko herrian bertan urrengo egunak antolatuz,
Maule aldean erosketak egin (traidore bai…),
Xiberoko mankomunitatearen cyberlekutan ari apur bat (hemen…),
eta gaur goizen herria ta bazterra (basaburu oroa) elurrez xuria.
Ene praktikak direla eta,
zeren eta hua da ene egunerokotasunaren tira-bidea,
nola auto ta motoen kontu hoiek gutxiturik diren egun hoietan,
Atharratzen bertan nituzke bi eginmoldeen hauta.
Herritik hasi:
Lehen aukera (motza):
a/ Ibilera Afganoa
(sudurrean arnasa neurtuz)
Atharratze / Aloze / Omize
(buelta horren erdiko kontua)
b/ Yi Txuan artean
(Tai Chi bildua ta laburtua - eman dezagun)
Atharratzeko uhaitza (erreka) aldeko barratza publikoan
Hango pinu handi ta bakar pean
mugigabeko posturak eraman (horren bat ingurun)
askatuz juten ondulazione iraunkor bat
(azkartu - lasaitu - berhasi…
biltze muskular bakoitzetan)
(20 edo 30 minutu)
Bigarren aukera (luzea):
a/Ibilera Afganoa
errepidetik (elurturik egun hoietan) igo
Magdalena mendian Sustari leporaino (horren bat heltzeko)
Hango lepo tttipian gora igotzen apur bat
gainean bada arbolada ttipi bat aldapan: Hor ego !
b/
§ Yi Txuan artea eraman
osoki horren edo horren bat t’erdiko
postura ta mugitze geldoa eraman
Xuberoko ibar zabala litzateke begi aintzin
§ Zen Praktikaren Zazen postura eraman
eserrita manta baten gainean,
eta nola oinak hontan dira biluts,
mantaren alde bat anka ta oinen gainean ezarri.
Ez zira bortxez (…) Tibeten. Baina bai baita.
Hola geldi 20 eta 40 minutu artean (neurrituak).
Gero posible bada, ibili borobil, mantxo mantxo,
erdi urratseko urratsak egiten bai arnasa huntan kokatzen
(Kin Hin deitua Zen Praktikan)
Itzuli Atharratzeko herrira (beste horren bat)
edo BideZahar deitutako errepidetik
edo Begi-iturri deitutako errepidetik
(Sustarin bilduak).
Bestela ere, hotza ta elurra izanik,
su onduan edo etxe barnean egokitu daiteke,
kanpoan bakarrik suduraren plazerra eramanik,
ez besterik !
(Zen et Yi Txuan baita etxean legozke,
Ibilera, afganoa edo ez, zailki !)
Izan Huntsa,
ondo izan,
eta ona honen lege…
Yon
Zen Do Ken diziplina ta elkartearen
arduraduna (presidentea)
[url]www.zendoken.over-blog.com
[url]www.zendoken-book.over-blog.com (frantsesez)
[url]www.zendoken-basque.over-blog.com (frantsesez)
www.blogari.net/zendoken (euskaraz)